2007/06/06

Supergaituak II

Hautematea:

Supergaitu bat identifikatzerako orduan arazoak daude, supergaitasuna ezagutzeko trabak daudelako.

Testak; askok ez dituzte gustoko testak horrelako gauzak aztertzerako orduan, baina gehienak CI-a kalkulatzea nahiko dela pentsatzen dute ume bat super gaitua den edo ez jakiteko.

Aurreiritziak; Curriculumaren arlo guztietan gaitasun bereziak erakutsi behar dituela uste da, eta heldutasun sozial edo emozionalik ez badauka ezin dela izan supergaitua. Haur supergaituek eskolan nabarmentzeko motibazioa izan behar dute.

Klaseko jarrera; Klasean arrakasta izateko interesik erakusten ez duten umeak ez dira supergaitu kontsideratzen. Talde honetan pasiboak diren haurrak sartzen dira, lotsatiak direnak etab. Bestetik hiztunak ere badaude, hauek posibilitate gehiago daukate beraien ahalmenak erakusteko.

Haurrari buruzko informazio falta; kasu askotan haurrak ez dira supergaitutzat hartzen irakasleek informazio nahikoa ez dutelako.

Esku-hartzea:

Eskola eta familiaren arteko erkalana ezinbestekoa da kasu honetan.

Umearen garapena bultzatu behar da eta motibazioa. Bere mailara egokituta dauden ariketak eman behar zaizkio, bere garapena bultzatuz.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo!

Interesgarri eta oso baliogarria iruditzen zait informazio guzti hau. Ziurrenik ezjakintasuna izango da ume supergaituek duten oztoporik gailena. Gogorra izan behar da umea izatean ezberdina sentitzea, baina egoera hori ondo aprobetxatus eta eramanez, aukera eta bide asko ere zabaltzen ditu etorkizunerako.

Anónimo dijo...

Kaixo!

Interesgarri eta oso baliogarria iruditzen zait informazio guzti hau. Ziurrenik ezjakintasuna izango da ume supergaituek duten oztoporik gailena. Gogorra izan behar da umea izatean ezberdina sentitzea, baina egoera hori ondo aprobetxatuz eta eramanez, aukera eta bide asko ere zabaltzen ditu etorkizunerako.