2007/06/06

Supergaituak



Normalean supergaituak ez ditugu Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ume bezala ikusten, baina hauek ere curriculum egokitzapena behar dute. Ezin dute landu besteak lantzen duten berdina, kapazitate handiagoa dutelako, baina, baita ere, integrazioa ezinbestekoa da.


Supergaitua arlo askotan ona dena edo ona bihurtu daitekeena da. Bere ezaugarriak ezin dira bakarrik eremu bakar batera mugatu. Garapen intelektuala, soziala, emozionala eta fisikoa hartu behar dira kontuan. Supergaitua izateko ez da beharrezkoa arlo guztietan apartekotasun bat izatea.



Horrela, supergaituek:
  • Erraz ulertzen dute eta oroitzen dira ikasitakoaz
  • Detaileez oroitzen dira erraz
  • Hiztegi zabala, aberatsa eta aurreratua daukate
  • Ideia eta erlazio abstraktuak erraz ulertzen dituzte
  • Buruketak egiten gozatzen dute
  • Konzentrazio ahalmen handia daukate
  • Era autonomoan lan egitea gustatzen zaie
  • Irakurtzea gustoko dute
  • Errutinak eta errepikapenak ez dituzte gustoko
  • Desafioak gozatzen dituzte
  • Espektatiba handiak dauzkate beraiekiko eta besteekiko
  • Liderrak izateko ahalmen handia dute
  • Justiziaren zentzu indartsua daukate
Aipagarria da ere, pentsa daitekeenaz aparte, supergaituen %70 ak eskolan porrota izaten dutela, beraiek era desberdin batez ikasten eta ulertzen dutelako.
Ume supergaituek behar afektibo handiak izaten dituzte (hipersentsibilitatea), eta gainera bere adimena bere gorputza baino nagusiagoa dela dirudi (Hau da, umea heldua da sentimenduetan, baina ume baten gorputza dauka).

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixoo!!

Oso interesgarria dena.

Nire auzoko bat, neskato bat, supergaitua da eta nire ustez gaixoak ez du oso ondo pasako. Alde batetik klasean aspertuko da, gero lagunak arraro begiratuko diote, kurtsoz aldartzerakoan begirada gehiago eta zure adineko ikaslagunak atzean usten dituzu...

Baina beno, ea hobetzen doaz pertsona hauentzako ikasbideak.

Muxu bat keltse!