2007/06/06

Bideoa

Down Sindromeko umeekin egindako bideo bat ikusi dut youtube-en.

Oso polita iruditu zait, eta horregatik hementxe jarriko dut. Espero dut gustokoa izatea!

P.D.: Dudarik geratu bada ere, Athletic-ekoa naiz, baina Valentziakoak majuak dirudite, ezta? jeje

ASENID


"Asociación Española de Niños Superdotados"

Erakunde honek formakuntza eta balorazioa eskeintzen du ume supergaituentzat.

Hezkuntza, Curriculum-aren egokitzapena, etab.
Gainera Psikopedagogo laguntza eskeintzen du, familientzako aholkularitza eta laguntza, kontzientziazioa, eta garapena.

ASENID

Supergaituak II

Hautematea:

Supergaitu bat identifikatzerako orduan arazoak daude, supergaitasuna ezagutzeko trabak daudelako.

Testak; askok ez dituzte gustoko testak horrelako gauzak aztertzerako orduan, baina gehienak CI-a kalkulatzea nahiko dela pentsatzen dute ume bat super gaitua den edo ez jakiteko.

Aurreiritziak; Curriculumaren arlo guztietan gaitasun bereziak erakutsi behar dituela uste da, eta heldutasun sozial edo emozionalik ez badauka ezin dela izan supergaitua. Haur supergaituek eskolan nabarmentzeko motibazioa izan behar dute.

Klaseko jarrera; Klasean arrakasta izateko interesik erakusten ez duten umeak ez dira supergaitu kontsideratzen. Talde honetan pasiboak diren haurrak sartzen dira, lotsatiak direnak etab. Bestetik hiztunak ere badaude, hauek posibilitate gehiago daukate beraien ahalmenak erakusteko.

Haurrari buruzko informazio falta; kasu askotan haurrak ez dira supergaitutzat hartzen irakasleek informazio nahikoa ez dutelako.

Esku-hartzea:

Eskola eta familiaren arteko erkalana ezinbestekoa da kasu honetan.

Umearen garapena bultzatu behar da eta motibazioa. Bere mailara egokituta dauden ariketak eman behar zaizkio, bere garapena bultzatuz.

Supergaituak



Normalean supergaituak ez ditugu Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ume bezala ikusten, baina hauek ere curriculum egokitzapena behar dute. Ezin dute landu besteak lantzen duten berdina, kapazitate handiagoa dutelako, baina, baita ere, integrazioa ezinbestekoa da.


Supergaitua arlo askotan ona dena edo ona bihurtu daitekeena da. Bere ezaugarriak ezin dira bakarrik eremu bakar batera mugatu. Garapen intelektuala, soziala, emozionala eta fisikoa hartu behar dira kontuan. Supergaitua izateko ez da beharrezkoa arlo guztietan apartekotasun bat izatea.



Horrela, supergaituek:
  • Erraz ulertzen dute eta oroitzen dira ikasitakoaz
  • Detaileez oroitzen dira erraz
  • Hiztegi zabala, aberatsa eta aurreratua daukate
  • Ideia eta erlazio abstraktuak erraz ulertzen dituzte
  • Buruketak egiten gozatzen dute
  • Konzentrazio ahalmen handia daukate
  • Era autonomoan lan egitea gustatzen zaie
  • Irakurtzea gustoko dute
  • Errutinak eta errepikapenak ez dituzte gustoko
  • Desafioak gozatzen dituzte
  • Espektatiba handiak dauzkate beraiekiko eta besteekiko
  • Liderrak izateko ahalmen handia dute
  • Justiziaren zentzu indartsua daukate
Aipagarria da ere, pentsa daitekeenaz aparte, supergaituen %70 ak eskolan porrota izaten dutela, beraiek era desberdin batez ikasten eta ulertzen dutelako.
Ume supergaituek behar afektibo handiak izaten dituzte (hipersentsibilitatea), eta gainera bere adimena bere gorputza baino nagusiagoa dela dirudi (Hau da, umea heldua da sentimenduetan, baina ume baten gorputza dauka).

FeiSD


Down Sindromea duten pertsonentzako eta beraien familientzako erakundea.

Honetan, hezkuntza eta eskuhartze-goiztiarrari buruzko informazioa agertzen da. Legeak, ikastetxeak etab.

Oso garrantzitsua da pertsona hauen formazioa eta garapena, eta azken finean, gizartean integrazioa lortzea.

Igeriketa kurtsoak ere eskaintzen dituzte, aipagarritzat.

Gainera, pertsona nagusiagoentzako programak ere badaude, lan mundura sartzerako orduan jaso ditzaketen laguntzak eta formazioa eskeiniz.

Autonomiak ere programan garrantzi handia dauka.

FeiSD ("Federación española de Síndrome de down").

Down Sindromea II


Hautematea:

Arriskutsua den arren, badaude analisi desberdinak, umea jaio baino lehen, Down Sindromea daukan edo ez jakiteko.

Jaio denean oso erraza da Sindromea antzematea, ezaugarri fisikoengatik eta portaeragatik.


Esku-hartzea:

Eskolan:

Esku-hartze goiztiarra beharrezkoa da garapena gauzatzeko . Familia eta profesionalen arteko adostasuna eta elkarlana ezinbestekoak dira baita ere. Badira esku-hartze goiztiarrerako zerbitzuak eta terapia:
Hauetan Fisioterapeuta, Logoterapeuta, Zereginetako terapeuta eta Hezkuntza bereziko irakaslea aurkitu ditzakegu.

Jarreran, gaitasun kognitiboetan, hizkuntzan...alderdi hauetan lan egitea ezinbestekoa da integrazioa gertatzeko.

Enfasia jarri behar da ere portaera aldaketan. Izan ere, umeak konturatu behar dira zeintzuk direnez jarrera egokiak eta zeintzuk ez, eta motibatuta egon behar dira. Sariketa eta Zigorra metodoa erabilgarria litzateke.
Baliabide pizgarriak ez dira soilik materialak izan behar. Ezinbestekoa da afektibotasuna eta ulermena beraiekiko. Atentzioa ez eskeintzeari lotuta egon daitezke zigorrak.

Irakurketa-idazketa prozesua ere garrantzitsua da oso. Ez soilik idazteagatik, baizik eta ulermen eta adierazpena menperatzeko, eta arrazonamendua ere lantzeko.

Familian:

Haurra den bezala onartu behar du familiak hasteko. Laguntza eta informazioa jaso beharko du, eta ahal duen einean, elkarlanean ibili eskolarekin esku-hartzean.

Down Sindromea

Down sindromea genetikoa izaten da, eta 21 kromosomaren parean gehiegizko edukin genetikoa dauka sindrome hau daukanak ("trisomía 21" deritzo). Burmuina eta nerbio-sistemaren nahasketa gertatzen dira, eta neurona guztien funtzionamenduan arazoak daude.

Horregatik:
  • Umeak ikasteko eta atentzioa jartzeko arazoak izaten ditu.
  • Informazioaren harreran eta antolaketan ere izango ditu arazoak umeak.
  • Pentsamendu abstraktuaren erabilera oztopatuta dago baita.
  • Zerebeloaren nahasketaren ondorioz, mugimenduen koordinazioan eta gorputzen orientazioan zailtasunak izango dituzte.
Gainera, beste patologia batzuk izan ditzake sindrome honen ondorioz: Kardiopatiak, Urdail-heste alterazioak, ondoeza endokrinoak, ikusmenaren ondoezak eta entzumenaren ondoezak, esate baterako.

Medikuntzari esker, gaur egun Down sindrome duten pertsonak bizi itxaropen nahiko altua daukate (1.go munduko herrietan 60 urte izatera heldu daitezke, duela 20 urte gehienez 14 urte izatera ailegatzen zirelarik).

Informazioa gehiago sindromeari buruz.