2007/06/06

Ezintasun motoreak II

Hautematea bi atal nagusitan egin daiteke:
  • Mugimendu Orokorretan dauden arazoak ikuste hutsarekin antzematen dira normalean, gehien bat gihar distrofia eta jaiotzetiko arazoak.
  • Motrizitate finari dagokionez, marrazki eta objetuen manipulazioaren bidez ikusi daiteke. Erantzun-azkartasunari garrantzi handia eman behar zaio.
Esku-hartzean pentsatzerakoan, kontutan hartu behar da helburua, umeak bere gaitasun motoreak menperatzea ahal den einean, eta autonomia osoa lortzea.
Ikastetxearen eraikina egokitu beharko dugu ume horien premiak asetzearren, baliabide ugari egon behar dira, eta psikomotrizitatea lantzeko gela bereziak eta asteroko ordutegia.
Etapaka lan egin behar da umeekin, bloke desberdinekin, garapen bat ikusteko (errazenetik zailenera).

Informazio osagarria hemen eta hemen.

Ezintasun motoreak



Ezintasun motoreak dituzten umeak ere hezkuntza premia bereziak dituzte. Gizarteak aukeratzen du zer den "normala", eta ume askok ezin diote eskatutakoari aurre egin. Umeak lokomozio aparatoan eragozpenak dituzte, sistemaren atal batean funtzionamendurako anormaltasuna.

Nerbio-sistemari dagozkion ezintasun motoreak:

  1. Jatorria garunean daukatenak. Bertan traumatismo kraneo-zefalikoak eta garun-paralisia koka ditzakegu. Jarrera eta mugimendua antolatzeko ezintasuna, eta askotan ere konortea galtzera heldu daitezke.
  2. Jatorria bizkarezur-muinean. Ardatz bifidoa, poliomelitisa, eta bizkarrezurraren narriadura aurkitu ditzakegu hemen. Kasu hauetan, umeak jaiotzetiko malformazioak izan ditzake, edota istripu batek eragindako luxazioak. Umeari beraz, ezinezkoa egiten zaio ibiltzea, bizkarezurreko giharrak kaltetuta baitaude.
  3. Gihar-sistemari dagozkionak. Gihar-miopatia eta distrofia progresiboak. Lokomozio aparatuko giharreak ahultzen dituzte hauek. Distrofiaren arabera, gaixotasuna ahula edo gogorra izan daiteke.
  4. Hezur-artikulazioen sistemari dagozkionak. Agenesia: Atal bat eratzen ez denean edo garapen ez osoa gertatzen denean, era partzial edo osoan. Fokomelia: jaiotzetiko arazoak, atal baten lotura-zatia falta delako nabarmentzen dena. Artrogriposia: gihar eskeletikoa ez da guztiz garatu jaiotzean, baina hori hobetzen joaten da erreabilitazioaren laguntzaz.

Informazio gehiago.

Gaian sakontzen

Hezkuntza Premia Bereziak dituzten umeek horrelakoak izan ditzakete:

- Urritasunak:

Definizioa: Funtzio psikologiko, Fisiologiko edo Anatomiko baten galera edo normaltasun eza.

Adibidez; urritasun intelektualak, hizkuntza urritasunak, entzumen urritasunak, ikusmen urritasunak etab.

-Ezgaitasunak:

Definizioa: normaltzat jotzen den zerbait modu normalean egiteko gaitasun-murrizketa edo eza.

Adibidez; komunikatzeko ezgaitasunak, lokomoziorako ezgaitasunak, portaerazkoak etab.

-Balio-urritasunak:

Definizioa: Egoera sozial desabantailatsu bat, eginkizun sozial "normal" bat egitea galerazten edo mugatzen duena.

Adibidez; Orientatzekoak, mugitzekoak, gizarte integraziorako etab.

ONCE


Onceren kasuan, premia zehatzak lantzen dira, kasu honetan ikus ezintasuna eta ikus zailtasunak.


Autonomia pertsonalaz eta lan munduaz aritzeaz gain, hezkuntzan ere laguntza eskeintzen du Once-k.

Integrazioa ematen da, umea ohiko ikastetxean egoten da, bere premiak aseko dituen curriculum berriarekin, eta gero inklusioa, eskola eta irakaslegoak laguntza gehiago eskeintzen dio umeari, aberasteko asmoz.

Beraz, materiala eta formakuntza eskeintzen du Once-k bere gizarte zerbitzuetan, Braile irakaskuntzan, adibidez.

Gizarte zerbitzuak

ONCE Euskaraz

2007/05/16

Berritzeguneak


Hezkuntza premia bereziei dagokionez, Berritzeguneak erakunde oso garrantzitsuak dira. Aholkularitza eta zerbitzuak eskeintzen dituzte ikastetxe guztietako irakaslegoarentzat. Izan ere, irakasleak berritzegunera jotzen dute umeei ebaluaketa psikologikoak egiteko, eta konponbideak bilatzeko. Unibertsitatekoa ez den hezkuntzan lan egiten du berritzeguneak, eta berritzegune desberdinak zonaldeetan banatuta daude.

Beraz, aholkularitza, formakuntza eta ikerketa eskaintzen dute:

Aholkularitza;
Curriculumaren aldaketak egiterako orduan, eta material pedagokioa eskeiniz.
Formakuntza;
Irakaslegoaren beharren arabera.
Ikerketa;
Material egokia sortu, eta irakasle desberdinen arteko esperientzia trukea.

Informazio gehiago bilatzeko, klikatu hemen.

2007/04/18

Hezkuntza Premia Bereziak

Hezkuntza premia bereziei buruzko informazioa jasoko dut blog honetan. Izan ere, praktikaldian ikusi dudanez, ume askok arazoak dituzte hezkuntza orokorra jasotzerako orduan. Laguntza eskeintzen duten erakundeak lan handia egiten dute Hezkuntza Premia Bereziak dituzten umeekin.

Honelako arazoak izan ditzakete umeak: ikus-ezintasuna, atzerapen mentala, hiperaktibitatea, dislexia, arazo fisikoak etab.

2007/03/07

Argazkiak interneten



Orain argazkitxo bat ipiniko dugu, hona hemen:

Aurrera Korrika!