2007/06/06
Amaitzeko
Eta pentsatzen nuena baino askoz errezagoa iruditu zait. Gauza izan da frogatzea, bilatzea, internetetik nabigatzea. Tutorialak, informazioa, beste blog-ak, enlazeak, petileak etab.
Ama etorri zait, galdezka. "Zer da bloga?" berak arazoak dauzka gmail kontua zabaltze hutsarekin.
"Sarean dagoen bitakora bat" nik. "Bertan bideoak, musika, argazkiak, artikuluak...eskegi ditzakezu".
Amak ordenagailuari begira gelditu da, barrutik ikusten ari balitz bezala, eta aita ere etorri da, momentu batez. "Jeitsiko didazu Naufrago abestia?".
Eguneroko bizitzaren zati den sarean, nire bloga sortu dut.
Zatitxo bat dago hementxe, nire gauzentzat.
Ikusmen urritasuna II
Diagnosia egitean, umeak lan egiteko plangintza eratu dezakegu, garatzeko eta integrazioa lortzeko.
Urritasun maila desberdinak nabarmenduko ditugu, denborarekin okertu daitezkenak.
Horregatik, familia eta profesinalak elkartzea ezinbestekoa da, lehen esan bezala.
Ikusmen urritasuna
Hezkuntza premiak ikusmen urritasuna duen ume baten kasuan:
- Umeak jakin behar du zer den ikastetxea, zer egingo duen bertan eta nolakoa izango den bere ingurua ikasturtea hasi baino lehen.
- Ikasturtea hastean, denbora batez itxaron beharko da eta pazientzia izan, integrazioa gauzatzeko, sostengua eskeini behar zaio umeari.
- Familia eta eskolaren arteko erlazioa ona eta sendoa izan behar da (elkarlana).
- Naturaltasunez jo behar dute gurasoek eta eskolak, berdintasuna nabarmenduz.
- Beraien inguruneko lehenengo erreferentzia espazialak erakutsi behar zaizkie (gela, mahaia, aulkia etab.).
- Ordena eta autonomia izango dira garrantzitsuena.
- Pertzeptzioa bultzatu behar da (entzumena, ukimena etab.), eta baita sormena.
- Hizkuntza oso zehatza izan behar da nahi duena eskatzerakoan edo adierazterakoan.
- Adibideak ematea beharrezkoa da umeak ondo ulertu arte.
- Disziplina arauak berdinak izan behar dira guztientzat.
- Benetan beharrezko duen laguntza eskeini behar zaio umeari soilik.
- Liderraren papera noizbait hartzera bultzatu, beste guztiek egiten duten bezala.
- Komunikazio eta gizarte erlazioak ezinbestekoak dira.
- Materialak eta informazioa bildu dezan gela osoa zeharkatu eta arakatzea proposatu ahal zaio.
- Bere izenagatik deitu behar zaio, eta bere inguruan dagoena izendatzea ere egokia da berak dena ondo uler dezan.
- Ez dago parte hartu ezin duen ekintzarik, laguntza behar izaten badu ere.
Abestia
Bideoa
Oso polita iruditu zait, eta horregatik hementxe jarriko dut. Espero dut gustokoa izatea!
P.D.: Dudarik geratu bada ere, Athletic-ekoa naiz, baina Valentziakoak majuak dirudite, ezta? jeje
Supergaituak II
Supergaitu bat identifikatzerako orduan arazoak daude, supergaitasuna ezagutzeko trabak daudelako.
Testak; askok ez dituzte gustoko testak horrelako gauzak aztertzerako orduan, baina gehienak CI-a kalkulatzea nahiko dela pentsatzen dute ume bat super gaitua den edo ez jakiteko.
Aurreiritziak; Curriculumaren arlo guztietan gaitasun bereziak erakutsi behar dituela uste da, eta heldutasun sozial edo emozionalik ez badauka ezin dela izan supergaitua. Haur supergaituek eskolan nabarmentzeko motibazioa izan behar dute.
Klaseko jarrera; Klasean arrakasta izateko interesik erakusten ez duten umeak ez dira supergaitu kontsideratzen. Talde honetan pasiboak diren haurrak sartzen dira, lotsatiak direnak etab. Bestetik hiztunak ere badaude, hauek posibilitate gehiago daukate beraien ahalmenak erakusteko.
Haurrari buruzko informazio falta; kasu askotan haurrak ez dira supergaitutzat hartzen irakasleek informazio nahikoa ez dutelako.
Esku-hartzea:
Eskola eta familiaren arteko erkalana ezinbestekoa da kasu honetan.
Umearen garapena bultzatu behar da eta motibazioa. Bere mailara egokituta dauden ariketak eman behar zaizkio, bere garapena bultzatuz.
Supergaituak
Normalean supergaituak ez ditugu Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ume bezala ikusten, baina hauek ere curriculum egokitzapena behar dute. Ezin dute landu besteak lantzen duten berdina, kapazitate handiagoa dutelako, baina, baita ere, integrazioa ezinbestekoa da.
Supergaitua arlo askotan ona dena edo ona bihurtu daitekeena da. Bere ezaugarriak ezin dira bakarrik eremu bakar batera mugatu. Garapen intelektuala, soziala, emozionala eta fisikoa hartu behar dira kontuan. Supergaitua izateko ez da beharrezkoa arlo guztietan apartekotasun bat izatea.
Horrela, supergaituek:
- Erraz ulertzen dute eta oroitzen dira ikasitakoaz
- Detaileez oroitzen dira erraz
- Hiztegi zabala, aberatsa eta aurreratua daukate
- Ideia eta erlazio abstraktuak erraz ulertzen dituzte
- Buruketak egiten gozatzen dute
- Konzentrazio ahalmen handia daukate
- Era autonomoan lan egitea gustatzen zaie
- Irakurtzea gustoko dute
- Errutinak eta errepikapenak ez dituzte gustoko
- Desafioak gozatzen dituzte
- Espektatiba handiak dauzkate beraiekiko eta besteekiko
- Liderrak izateko ahalmen handia dute
- Justiziaren zentzu indartsua daukate
Ume supergaituek behar afektibo handiak izaten dituzte (hipersentsibilitatea), eta gainera bere adimena bere gorputza baino nagusiagoa dela dirudi (Hau da, umea heldua da sentimenduetan, baina ume baten gorputza dauka).
FeiSD
Down Sindromea duten pertsonentzako eta beraien familientzako erakundea.
Honetan, hezkuntza eta eskuhartze-goiztiarrari buruzko informazioa agertzen da. Legeak, ikastetxeak etab.
Oso garrantzitsua da pertsona hauen formazioa eta garapena, eta azken finean, gizartean integrazioa lortzea.
Igeriketa kurtsoak ere eskaintzen dituzte, aipagarritzat.
Gainera, pertsona nagusiagoentzako programak ere badaude, lan mundura sartzerako orduan jaso ditzaketen laguntzak eta formazioa eskeiniz.
Autonomiak ere programan garrantzi handia dauka.
FeiSD ("Federación española de Síndrome de down").
Down Sindromea II
Hautematea:
Arriskutsua den arren, badaude analisi desberdinak, umea jaio baino lehen, Down Sindromea daukan edo ez jakiteko.
Jaio denean oso erraza da Sindromea antzematea, ezaugarri fisikoengatik eta portaeragatik.
Esku-hartzea:
Eskolan:
Esku-hartze goiztiarra beharrezkoa da garapena gauzatzeko . Familia eta profesionalen arteko adostasuna eta elkarlana ezinbestekoak dira baita ere. Badira esku-hartze goiztiarrerako zerbitzuak eta terapia:
Hauetan Fisioterapeuta, Logoterapeuta, Zereginetako terapeuta eta Hezkuntza bereziko irakaslea aurkitu ditzakegu.
Jarreran, gaitasun kognitiboetan, hizkuntzan...alderdi hauetan lan egitea ezinbestekoa da integrazioa gertatzeko.
Enfasia jarri behar da ere portaera aldaketan. Izan ere, umeak konturatu behar dira zeintzuk direnez jarrera egokiak eta zeintzuk ez, eta motibatuta egon behar dira. Sariketa eta Zigorra metodoa erabilgarria litzateke.
Baliabide pizgarriak ez dira soilik materialak izan behar. Ezinbestekoa da afektibotasuna eta ulermena beraiekiko. Atentzioa ez eskeintzeari lotuta egon daitezke zigorrak.
Irakurketa-idazketa prozesua ere garrantzitsua da oso. Ez soilik idazteagatik, baizik eta ulermen eta adierazpena menperatzeko, eta arrazonamendua ere lantzeko.
Familian:
Haurra den bezala onartu behar du familiak hasteko. Laguntza eta informazioa jaso beharko du, eta ahal duen einean, elkarlanean ibili eskolarekin esku-hartzean.
Down Sindromea
Horregatik:
- Umeak ikasteko eta atentzioa jartzeko arazoak izaten ditu.
- Informazioaren harreran eta antolaketan ere izango ditu arazoak umeak.
- Pentsamendu abstraktuaren erabilera oztopatuta dago baita.
- Zerebeloaren nahasketaren ondorioz, mugimenduen koordinazioan eta gorputzen orientazioan zailtasunak izango dituzte.
Medikuntzari esker, gaur egun Down sindrome duten pertsonak bizi itxaropen nahiko altua daukate (1.go munduko herrietan 60 urte izatera heldu daitezke, duela 20 urte gehienez 14 urte izatera ailegatzen zirelarik).
Informazioa gehiago sindromeari buruz.
Ezintasun motoreak III
- Lengoaia eta komunikazioa
- Maila motorikoa maila pertsonalean
- Ikaskuntza-prozesua eskola mailan
- Sozializazioa eta integrazioa erreferentzia eta berezko taldean
Ikaslearen balorazioa, familiari aholkua ematea, heziketa eta tratamendua maila desberdinetan laguntzea da eskolaren lana. Hezkuntzaren eremua ZER, NOLA, NORK, NON eta NOIZ aldagaien menpe egoten da. Elkarlana bultzatu behar da curriculum egokitzapena gauzatzerako orduan.
Ezintasun motoreak dituen pertsona baten familian aldaketa ugari izaten dira. Ezintasun maila larriagoa bada, aldaketa handiagoak izango dira. Horregatik, antsietatea, lotsa, errudun sentimendua etab. sortzen dira maiz. Orientazioa eta aholkularitza-laguntza bilatu beharko dute familiek, baliabide berriekin hornitzerako orduan. Gurasoen esku-hartzea ezinbestekoa da, umeen lehenengo hezitzaileak direlako. Eskola eta familien artean elkarlana bultzatu behar da, umeentzat ingurune egokia eratzeko, eta lan egiteko, bai eskolan, eta bai etxean beraiekin, hobetzeko asmoz eta integrazioa helburutzat.
Ezintasun motoreak II
- Mugimendu Orokorretan dauden arazoak ikuste hutsarekin antzematen dira normalean, gehien bat gihar distrofia eta jaiotzetiko arazoak.
- Motrizitate finari dagokionez, marrazki eta objetuen manipulazioaren bidez ikusi daiteke. Erantzun-azkartasunari garrantzi handia eman behar zaio.
Ikastetxearen eraikina egokitu beharko dugu ume horien premiak asetzearren, baliabide ugari egon behar dira, eta psikomotrizitatea lantzeko gela bereziak eta asteroko ordutegia.
Etapaka lan egin behar da umeekin, bloke desberdinekin, garapen bat ikusteko (errazenetik zailenera).
Informazio osagarria hemen eta hemen.
Ezintasun motoreak
Ezintasun motoreak dituzten umeak ere hezkuntza premia bereziak dituzte. Gizarteak aukeratzen du zer den "normala", eta ume askok ezin diote eskatutakoari aurre egin. Umeak lokomozio aparatoan eragozpenak dituzte, sistemaren atal batean funtzionamendurako anormaltasuna.
Nerbio-sistemari dagozkion ezintasun motoreak:
- Jatorria garunean daukatenak. Bertan traumatismo kraneo-zefalikoak eta garun-paralisia koka ditzakegu. Jarrera eta mugimendua antolatzeko ezintasuna, eta askotan ere konortea galtzera heldu daitezke.
- Jatorria bizkarezur-muinean. Ardatz bifidoa, poliomelitisa, eta bizkarrezurraren narriadura aurkitu ditzakegu hemen. Kasu hauetan, umeak jaiotzetiko malformazioak izan ditzake, edota istripu batek eragindako luxazioak. Umeari beraz, ezinezkoa egiten zaio ibiltzea, bizkarezurreko giharrak kaltetuta baitaude.
- Gihar-sistemari dagozkionak. Gihar-miopatia eta distrofia progresiboak. Lokomozio aparatuko giharreak ahultzen dituzte hauek. Distrofiaren arabera, gaixotasuna ahula edo gogorra izan daiteke.
- Hezur-artikulazioen sistemari dagozkionak. Agenesia: Atal bat eratzen ez denean edo garapen ez osoa gertatzen denean, era partzial edo osoan. Fokomelia: jaiotzetiko arazoak, atal baten lotura-zatia falta delako nabarmentzen dena. Artrogriposia: gihar eskeletikoa ez da guztiz garatu jaiotzean, baina hori hobetzen joaten da erreabilitazioaren laguntzaz.
Informazio gehiago.
Gaian sakontzen
- Urritasunak:
Definizioa: Funtzio psikologiko, Fisiologiko edo Anatomiko baten galera edo normaltasun eza.
Adibidez; urritasun intelektualak, hizkuntza urritasunak, entzumen urritasunak, ikusmen urritasunak etab.
-Ezgaitasunak:
Definizioa: normaltzat jotzen den zerbait modu normalean egiteko gaitasun-murrizketa edo eza.
Adibidez; komunikatzeko ezgaitasunak, lokomoziorako ezgaitasunak, portaerazkoak etab.
-Balio-urritasunak:
Adibidez; Orientatzekoak, mugitzekoak, gizarte integraziorako etab.
ONCE
Onceren kasuan, premia zehatzak lantzen dira, kasu honetan ikus ezintasuna eta ikus zailtasunak.
Autonomia pertsonalaz eta lan munduaz aritzeaz gain, hezkuntzan ere laguntza eskeintzen du Once-k.
Integrazioa ematen da, umea ohiko ikastetxean egoten da, bere premiak aseko dituen curriculum berriarekin, eta gero inklusioa, eskola eta irakaslegoak laguntza gehiago eskeintzen dio umeari, aberasteko asmoz.
Beraz, materiala eta formakuntza eskeintzen du Once-k bere gizarte zerbitzuetan, Braile irakaskuntzan, adibidez.
Gizarte zerbitzuak
ONCE Euskaraz